Zeintzuk dira eta nola antzeman daitezke?
1. Jokoaren bilakaera: jokoa erakargarria izateko, maizago eta diru-kopuru handiagoak jokatu behar dira.
-
Gero eta diru gehiago inbertitzen du jokoan?
-
Apustu egitea hasierako zirrara eragiten ez dion zerbait bilakatu da?
Eskuarki, modu arriskutsuan jokatzen duten nerabeek, denborarekin, jokatzen jarraitzeko beharra garatzen dute, berriz ere erakargarria eta atsegina izan dadin. Apustu egiteak hasieran eragiten zien zirrara bera sentitzen saiatzen dira. Eta, aldi berean, apustuak gero eta handiagoak dira.
2. Buruan zorizko jokoak ditu etengabe?
Adierazle hau jakitea zaila da: ez gara igarleak, eta, beraz, ezin dugu jakin nerabeek zer pentsamendu dituzten buruan. Eta ez da beharrezkoa! Haiek ere intimitatea behar dute. Baina egoera horretan gaudenean… zein zaila den!
Buruan apustuak etengabe izatea da aurreko jokaldiak gogora ekartzea, dirua lortzeko moduren bat garatzeajokoan (norberaren objektuak saltzea, pagak…) edo etorkizuneko apustuak edo jokaldiak planifikatzea.
3. Jokoa emozioei aurre egiteko
-
Kudeatzeko zailak zaizkion emozioak sentitzen dituenean jokatzen du, normalean kulpa, antsietatea, depresioa edo babesgabetasuna?
4. Galera ekonomikoak
-
Jokoan galdutako dirua berreskuratzen saiatzen da?
5. Jokoa ezkutatzea
-
Gezurra esan du edo jokatzen duela ezkutatu du?
-
Ebidentziak ezeztatzea edo ezkutatzea, hala nola apustu-txartelak, aurrez aurreko joko-lekuetan biltzea, kontu-laburpenak, etab.
Beren ingurunean jokatzen dutela ezkutatzen badute, eta gezurretan ere ibiltzen badira, nagusiki helduei eta lagunei begira, jokoa kaltegarria izan daiteke.
6. Mailegu ekonomikoak
-
Badu zorrik?
-
Badu beste pertsona baten dirurik jokoa finantzatzeko?
Zorrak, txikiak zein handiak, zorrak dira. Lagunekin denbora-pasan poker-partida bat jokatzeak ez du arazo ekonomikorik eragin behar. Nahiz eta zorrik izan ez, eskudiru ugari dutelako, joko-arazo bat egon daiteke.
7. Jokatzeko ohituraren gaineko kontrola
-
Saiatu da inoiz jokoaren ohitura aldatzen, baina ez du lortu?
-
Jokatzeari uztea
-
Kontrolatzea
-
Gutxiago jokatzea
-
8. Aldaketak bizitzako arloetan
-
Ez da modu berean erlazionatzen familiarekin eta lagunekin?
-
Aisiako beste jarduera batzuetan duen inplikazioa aldatu egin da?
-
Gutxiago ematen du ikasketetan edo lanean? Ez da joaten lanera edo eskolara?
9. Erantzun emozionala jokoaren aurrean
-
Jokatu ezin izateak urduritasuna edo suminkortasuna eragiten dio?
NOIZ JOLASTEA ARAZO BAT DA?
Autoebaluazio galdetegia
AUTOEBALUAZIOARI
NOIZ JOLASTEA ARAZO BAT DA?
Galdera
Zure erantzuna
Erantzun zuzen
Zure erantzunak