EKIMENAREN JATORRIA, DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK
FUNDACIÓN CAJA NAVARRA Fundazioak ANTOX elkartearen, ARALAR elkartearen eta Proyecto Hombre de Navarra Fundazioaren arteko elkarlana sustatu du. Erakunde horiek ibilbide luzea dute Nafarroan mendekotasunetan eta jokoarekiko arazoetan esku hartzeko esparruan. Elkarlanaren helburua “Nafarroako gazteengan zorizko jokoak prebenitzea” xede duen proiektua garatzea da.
Hiru erakundeok, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, JOLASTU ALA JOKATU? webgunea sortu dugu, prebentzio-proiektuaren barruan, familien prestakuntza-beharrei erantzuteko; hala, zorizko jokoen eta kirol-apustuen gaineko informazioa eman nahi diegu, nerabeek eta gazteek errealitate horrekin duten harremana ezagut dezaten.
Erakunde parte-hartzaileetako bakoitzak gure ezagutza eta esperientzia dakartzagu proiektu honetara, beharrezkoak diren tresnak familien esku jartzeko, zorizko jokoetan aritzea ez dadin kaltegarria bilakatu seme-alaben eta familia-ingurunearen osasunerako.
Laburbilduta, JOLASTU ALA JOKATU? Nafarroako familiei benetako informazioa emateko tresna bat da, adingabeek jokatuz beren burua arriskua jartzen dutenean zer gertatzen den ulertzeko. Gainera, zalantzak daudenean harremanetan jartzeko gunea da, non profesionalak zuoi entzuteko prest izango dituzuen.