Garrantzitsua da nerabeengana hurbiltzeko gakoak eta bideak ezagutzea; entzutea, egiten uztea, malgutasuna, ekintza-batasuna eta hainbat aholku, gertuago egotea ulertu eta lortzeko eta arrakastaz lagundu ahal izateko.
Itsasontzia portuan ziurtasunaren sinonimoa da. Itsasoratu aurreko (bidea egiten hasi aurreko) hornidura-prestaketa da. Garrantzitsua da nora itzuli behar duen jakitea…
Familia eta nerabezaroa
Familiaren garrantzia nerabezaroan

Nerabeentzat, familia leku segurua da, babeslekua, beren lagunen antzekoa. Funtsezko erreferentziako pertsonak zarete, Zorizko Jokoaren Nahasmenduari buruz sentsibilizatzen egiten duzuen zereginaz harago. Halere, bada jokoari aurrea hartzeko zeharkako bestelako modurik ere. Beraz, hementxe gaude! Eginkizun horretan lagundu ahal izango dizueten baliabideak eskaintzeko. Izan ere, gurasook oraindik ez duzuenez superbotererik (eskerrak, are nekatuago egongo zinatekete eta!), honako hau gogorarazi nahi genizueke…
- Familia ez da perfektua: beharrezkoa ere ez da (ezinezko misioa da!). Bizitzan, hainbat gatazka sortuko dira, eta horiei nahikoa baliabide eta erremintarekin aurre egiten irakastea da onena, helduaroan beren kabuz aurre egiteko gai izan daitezen.
- Gure baliabideak erakusten badizkiegu, erabili ahal izango dituzte, eta zirrarei modurik osasungarrienean aurre egin ahalko diete. Zorizko jokoekin eta kirol-apustuekin gertatzen den bezala: ez jokatzea erabakitzen baduzue, nerabeek zuen erreferentziako adibidea hartuko dute.
Teoria erraza bada ere, praktika korapilatu egiten da. Hori du gizaki izateak! Zailtasunak ditugu, ez dagoelako arazo guztiak konpontzeko erabilera-eskulibururik. Hobeto egiten bageneki, ez al genuke egingo? “Agur erruari!”.

Gainera, ezin dugu ahaztu bizitza ez dela nerabezaroan hasten. Adingabeek ere zamatzen dute beren motxila. Etapa horretan, Pandoraren kutxa (norberaren irudi negatiboa, segurtasun-ezak, familia-arazoak eta beste asko) ireki daiteke. Nork bere ahulgunea du. Horretatik ez da inor libratzen! Garrantzitsuena da ez dezala ongizatean nabarmen eragin, eta uneren batean laguntza espezializatua behar bada, “ongi etorri!”.
- Era berean, normala da denera iristeko zailtasunak izatea, eta ez da lotsagarria! Nork ez ditu 24 ordu baino gehiago behar eginkizun-zerrenda osoa burutzeko? Keep calm //Egon lasai//·. Ia denbora guztia hartzen diguten kontu praktikoez harago begiratu behar da, eta nerabeen osasun mentala zaindu. Izan ditzaketen erresistentziak gorabehera, beharrezkoa da haiei entzuteko astia hartzea, familiaren parte eta maitatuak direla sentiaraztea, zein irakasgaitan dabiltzan ahulen ikustea, buruan kezkarik darabilten jakitea eta beste hamaika kontu. Ez da ezer gertatuko eskolaz kanpo jardueraren batean kale egiten badu edota kiroletako oinetako berrien bila joateko denborarik ez baduzu! Haren kezkei begiratzea eta horietan arreta jartzea da garrantzitsua.
Irudikatuko duzuen moduan, badu zerikusirik azken hamarkadotan familiaren kargu egiteko beharrezko denbora nabarmen murriztu izanarekin. Hori edo, bestela, oro har amek (nola ez!) beren lan-ibilbideari uko egiten diotela familiaz arduratu ahal izateko. Egun, politiken bidez saiatzen dira bizimodu pertsonalaren, lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa ahalbidetzen. Baina kontuan hartu behar da oraindik asko dagoela egiteko, eta, egoera ikusita, ahalik eta hobekien egiten duzue!
Helduek berezko arazoak dituzte: estresaren mende izaten gara, hainbat arrazoirengatik: osasun fisikoko arazoak, bikote-harremanekoak, ekonomikoak, lanekoak, aitarenak edo amarenak baino ez direnak, psikologikoak… Eta zer esanik ez andreen karga mentala familian! Baina egin kontu zuen osasun mentala zaintzea, ama ala aita izan, zuen seme-alabak zaintzeko modua dela, eta eredu izatekoa ere bai.- Seme-alabak nerabe bilakatzen direnean, jada ez dute rol bera betetzen familian. Are gehiago, atsekabea ere bada hazi duzuen haurra badoala onartzea eta agur esatea. Familiaren erritmoa aldatu egiten da. Gurasoen sentsazio arruntenetako bat kontrola galtzen delakoa da. Horretarako, garrantzitsua da malgua izatea, mugak ezartzea eta hor jarraitzea. Izan gogoan ez dela bakarrik nerabeentzako prozesua, familiarentzat ere badela eta seme-alaben ondoan beste modu batean jokatu beharko duzuela, ez haurtzaroan bezala.
- Nerabezaroa ez da gaixotasuna, eta haien jarrerari hala begiratzea etiketa jartzea da. Denborarekin, heldu egingo dira beren harremanetan, erreakzioetan, erabakietan, arduretan… Eta gaztaroan dena askoz ere antolatuago egongo da.
- Nerabeekin egotea, batzuetan, konplikatu egiten da. Zenbaitetan, haurrak balira bezala tratatzen ditugu, eta beste une batzuetan, aldiz, helduak balira bezala. Familiarentzat ere une oro neurri zehatza hartu beharreko prozesua da. Nerabe bakoitzak bere nortasuna garatzen du, eta batzuetan ez gara ohartzen. Halaxe ikusarazten digute “La Gran Espera” “Ama, zure ustez, motela naiz?” galdetu du haurrak, bere nortasunerako ezaugarri negatiboa izan daitekeelakoan. Bistakoa da nerabea bere erritmoan dabilela eta amak ez duela oso gustuko. Baina onartu, eta “motela izatearen” alde ona erakutsi dio: gauzak “poliki eta ongi” egiteko aukera.
- Nerabezaroak ez dakar gatazka edo desadostasun handirik familian, nahiz eta haien zirrarak agerikoak izan. Beren adierazteko modua kanporakoa izan daiteke (halakoetan, “bai sutsua!” pentsatu ohi dugu), edo barnerakoa (beren baitan eta logelan biltzen direnean, edo erdi lo daudenean ─nerabeen behar fisiologikoa, bestalde─).
Besterik gabe, helduagoak dira, beren ezinegonak esploratzeko gaitasuna dute, eta horrek mundua familiaz harago ezagutzea ahalbidetzen die. Kontua da horretarako matxinatu egiten direla eta familiaren ohiturak edota balioak zalantzan jartzen dituztela, edota jarduera batzuk baztertu eta beste batzuk hautatzen dituztela.
- Etapa honetan, nerabeen ustez, beren kezkak besteen kezken gainetik daude. Helduen aburuz arazo hutsalak izanagatik ere, haien errealitatearen parte dira. Beharrezkoa da halaxe tratatzea eta beren bizipenek eurentzat duten garrantzia ulertzea, eta laguntzea.
“Pase lo que pase estaré a tu lado” iragarkian ederki ikus dezakegu: aita eta alaba nerabea ageri dira, bikotekidearekin harremana amaitu berri duena. Alabarentzat bere egoera benetako drama da, eta aitak, “dena konpon daitekeela” jakin arren, ez daki zer egin. Baina une zail horretan laguntzeko, besterik gabe, espazio partekatua sortuko du: afaria, alabaren janari gogokoenarekin.
Nola hurbildu nerabeengana?
Hurbiltzeko gakoak
1 Entzutea funtsezkoa da

Emozioen artean mugitzen dira, eta ezin izaten diote arazoak hemen eta orain konpontzeari utzi. Garrantzitsua da eskuragarri egotea haiei entzuteko, hor zaudetela adierazteko modu bat da. Haiek eskuragarri egon ala ez (monosilabikoak erabiliz: ─”Zer moduz eguna, semea/alaba?” ─”Ongi, agur.”).
Kontua da onartuak eta beren buruaz harro sentitzea, beren osasun mentala zaintzeko (bai garrantzitsua!). Haiei entzunez, beren arazoak literalki jokoan jartzea ekiditen duten espazioak sortuko ditugu.
2 Egiten uztea
Beren heldutasunaren eta adinaren arabera. Zaila da, baina ardura eta autonomia martxan jarri behar dituzte. Bestela, oraindik ere pixoihala aldatuko genieke. Beharrezkoa da beren erabakiak hartzea; egia esan, urteak daramatzate hori egiten, haurtzarotik, baina, jakina, erabaki haiek errazagoak ziren!
Nerabeek gauza berriak probatzen dituzte, horiek dakartzaten zirrarekin esperimentatu nahi dutelako; berriak dira, amodio-kontuak bezalaxe. Ezin dugu saihestu. Beraz, adibidez, lagun berriak egitean beren gustuak eta lehentasunak errespetatzen baditugu, errazago hurbilduko zaizkigu. Ados egongo gara hobe dela haiek ez epaitzea, hobe dela beren jarrera, bere horretan, zalantzan jartzea. Esate baterako, ez zaigu ondo iruditzen hark kirola egiteari uztea, baina alferra dela esanez epaitzeak ez dakar ezer onik. Hori dela eta, beharrezkoa dugu zergatia ulertzen saiatzea eta jarduera berri bat moldatzea.
3
Malgua izatea arauak eta mugak ezartzea ere bada
Eredu positiboak izaten laguntzen diete. Ongi jarritako arau edo muga batek bizikidetza errazten du. Araua sortu den beharrera moldatu behar da. Zenbat eta arau gutxiago, orduan eta hobeto. Horrela, garbi izango dute zer bete behar duten. “Egiten utzi” behar zaien arren, hori bezain beharrezkoa da arauak zehaztea. Gauza batek ez du bestea kentzen. Gainera, zaintzen ditugula adierazteko beste modu bat, “axola zaizkigula” eta hemen gaudela jakinarazteko modu bat. Izan ere, haurrek txiki-txikitatik nahi dute familiaren arreta, beren jarrerak erakusten duenez. Adin horretan, ohikoak dira kasketaldiak beren burua ikusarazteko eta beharrak azaleratzeko. Baina, jakina, ezin zitzaien nahi zuten guztia eman; arauak, errutinak… ezarri behar ziren. Orain, antzekoa da.
4 Helduak talde gisa
Nerabea kontuan hartzeko, gurasoen arteko harremana ona izan behar da, eta beren burua talde gisa ikusi behar dute. Edo, behintzat, seme-alabak ez dituzte bikote-arazoetan sartu behar. Horrek parean (edo aurka) ez jartzea ekarriko du, baizik eta ondoan. Agerikoa denez, bikotean ezberdintasunak daude, baina gogoratu beharra dago hausturarik bada, nerabeak haustura horretan eror daitezkeela, eta agian gu ez garela konturatu ere egingo.
5 Eraginkorra izan ohi da…
– Guraso gisa denbora izatea, haiekin bakarka egoteko. Aste txarra izan edo hitz egiteko gai zailak izan arren, “nahikoa” da familian aspertzea eta ihesbide horren onurez gozatzea. Edo zinemara gonbidatzea eta filma haiek aukeratzea. Ez dago zertan gertatzen ari denaz mintzatu, baina “zugandik gertu nago” esateko modu bat da.
– Familian ohitura zehatzak izatea, elkarrekin afaltzea, adibidez. Beti ezingo da, baina badira hainbat aukera: pizza ostegunero, kirol-lehiaketaren bat ikustera joan, kirola praktikatu, kontzertu batera joan… Helburua baturik sentitzea da, eta, horretarako aitzakia, jarduera.
– Haien beharrak kontuan hartzea, familiaren parte baitira. Garrantzitsua da demokratikoak izatea filma, ordutegiak, oporrak… aukeratzeko orduan. Beti ez dute haiek irabaziko, oreka bilatzea da kontua.
Publizitate-iragarkia “Mudanza” “¿Cómo es posible acercarse a los/as adolescentes cuando de por medio hay un problema?
Familia: Portu Segurua
Itsasontzia eta portua; nerabea eta familia

Itsasontzia portuan ziurtasunaren sinonimoa da. Itsasoratu aurreko (bidea egiten hasi aurreko) hornidura-prestaketa da. Garrantzitsua da nora itzuli behar duen jakitea, babesa behar izanez gero.
Abenturan, desbideratu egin daiteke, kalteak jasan, beste portu edo itsasargi batzuk topatu… Naturak zer dakarren: enbata, itsaso barea… Jakina, eskifaia-kideak desberdin itzuliko dira: ikasita, beste leku batzuk ezagututa…
Horrelakoa da familia seme-alabentzat: indartzeko lekua, nabigatzeko eta beren ibilbidea markatzeko prestatzeko lekua. Zenbaitetan heldu batzuentzat txikota erriatzea zaila den arren, nerabeek beren bidea egin behar dute. Portuan, ez dute enbatei aurre egiten ikasten, loturik daude. Betiko ere ezin portuan egon, egonean geratuko lirateke eta. Ezinbestekoa da nerabeek norabidea hartzea, gerora beste pertsona batzuen portu izan daitezen.
Funtsezkoa da itsasontzi guztiak atontzea, une batean edo bestean nork bere norabidea hartuko duelako; gertatu egingo da. Eta, ez dago zalantzarik, enbatei aurre egiten jakin beharko du; horretarako, nahitaez erriatu behar. Era berean, harrotzekoa da nola egiten duen ikustea.
Denboraren poderioz, uneren batean portu segurura itzultzeko beharra izango du, edo ez, baina garrantzitsua da etxera lasai egotera itzul daitekeela jakitea. Funtsezkoa da nerabeei hemen gaudela, portu segurua garela, sentiaraztea, itzultzeko beharra edo atseden hartu beharra badu edo, besterik gabe, bisita egin nahi badigu ere.
ZEIN DA FAMILIAREN ZEREGINA?
Autoebaluazio galdetegia
AUTOEBALUAZIOARI
FAMILIAREN ZEREGINA
Galdera
Zure erantzuna
Erantzun zuzen
Please wait..
↺Zure erantzunak
