Hitzaurre
Galdera honek ez du erantzun bakarra
Galdera honek ez du erantzun bakarra. Hainbat arrazoirengatik jokatzen dute, esaterako: dirua lortzeko, kuadrillarekin egoteko, arazoak ahazteko, bulkadei eusteko zailtasuna dutelako… Motibazioen inguruan, badakigu jokoarekin arazoak dituzten nerabeek, oro har, zorizko joko eta kirol-apustuekiko arazorik garatu ez dutenek baino arrazoi gehiago dituztela.
arazorik garatu ez dutenek baino arrazoi gehiago dituztela.
Zehazki, jokatzeko motibazioek zehazten dute nerabeek Zorizko Jokoaren Nahasmendua garatzeko duten zaurgarritasuna. Zorizko joko eta kirol-apustuetan jokatzea edozeinentzat izan daiteke kaltegarria, joko horiek mendekotasuna sortzeko gaitasun handia dutelako, baina adingabeak bereziki zaurgarriak dira, adingabeak direlako; gainera, diseinuak eta inpaktuak ere eragina dute. Nerabeek bizi duten bizitzako etapa horretan zaila da fenomeno horri uko egitea eta gainditzea, zenbait motibo tarteko, jarraian ikusiko dugun bezala, baina prebenitzeko une egokia ere bada, eta horrexegatik gaude hemen!
Itxuraz, zorizko jokoen eta kirol-apustuen erabiltzaile-profila mutil gazte batena da. Hala dio David Martínez Orók “Ludomorfina” (2020) liburuan. Egilearen esanetan, normalean mutil gaztea da, futbol-talderen baten jarraitzailea.Horrela, kirol-apustuak zorizko joko mota gogokoena bilakatzen dira. Jokatzeak errutinatik urruntzen duten zirrara atseginak eragiten dizkio. Futbol-taldearekin lotuta, aisia betetzen du, prentsa irakurriz, saio eta informazio-kanal espezializatuak kontsultatuz, etab. Eta bere taldearekin loturiko elkarrizketak eta jarduerak egiten ditu lagunekin, ezagunekin, senitartekoekin eta abarrekin.
Martínezek deskribatzen duen errealitatea txanponaren alde bat besterik ez da. Lehen esan bezala, orain arte ezin izan da askorik jakin jokatzen duten neskei –helduak eta nerabeak– buruz. Hizpide ditugun joko hauek, historikoki, mutilak entretenitzeko modu bat izan direla kontuan hartzen badugu (bi sexuen arteko desberdintasuna erakusten du),eta neskek ezkutuan jokatzen dutela eta tratamendurik jasotzen ez dutela gogoan hartuta, “Zergatik eta zertarako jokatzen da nerabezaroan zorizko joko eta kirol-apustuetan?” galderari erantzuteko erreferentziako datuak ez datoz bat errealitate osoarekin. Orain, bien errealitatea ezagutzea ahalbidetzen duen genero-ikuspegiari esker, generoak nerabezaroan jokatzeko portaeran zer-nolako eragina duen hausnartzen duten erantzunak izango ditugu.
Emakumeek zergatik ez dute tratamendurik jasotzen? Zenbait oztopo izaten dituzte tratamendua jasotzeko aukera izateko, gizonek ez bezala. Oztopo sozialak izaten dituzte, izan ere, estigmatizatu egiten dituzte emakumea izanik mendekotasun bat garatzeagatik. Oztopo emozionalak, kulpa, lotsa eta beste sentimendu ezgaitzaile batzuk garatzeagatik. Ez dute laguntzarik eta gizarte-sarerik tratamendurako, eta mutilek, ordea, bai, normalean neskek laguntzen baitiete. Hala eta guztiz ere, profesionalak errealitate horretaz ohartarazten ari dira, nahiz eta ez izan hainbeste baliabide edo ez azaldu (mutilak bezainbeste) nerabezaroan zorizko jokoetan jokatzeari dagokionez egindako zientzia-ikerketetan.
Hori dela eta, neska nerabeek ere jokatzen dutela nabarmendu nahi dugu. Neskek eta mutilek motibazio berak dituzte? Argi dagoena da generoak eragina duela, bai lanbidea hautatzeko orduan bai mendekotasunen alorrean.Badago horren inguruko ebidentzia zientifikoa tartean substantziaren bat duten mendekotasunetan, eta, arloko adituen ustez, denak pentsarazten du antzekoa gerta litekeela zorizko joko eta kirol-apustuetan.
Ikus ditzagun nerabezaroan zorizko joko eta kirol-apustuetan jokatzeko motibazioak, banan-banan!
Nerabezaroan ausazko jokoetan eta kirol-apustuetan jokatzeko 9 motibazio posible
1. Nerabezaroa bizitzako etapa gisa
Orain, nerabezaroan ere, jolastu egiten dute, baina “umeen jolasak” atzean utzita; beste joko batzuetan jardun ohi dute gehiago, besteren artean zorizko joko eta kirol-apustuetan.
La palabra adolescencia es de origen es latín y viene a significar adolecer que en castellano tiene distintas definiciones, pero nos quedamos con la de maduración (tanto emocional como biológica y cerebral). Nerabezaroa etapa estresagarria bilaka dakieke adingabeei. Estresa izugarri areagotzen da orduan gertatzen diren aldaketetan: harremanetan, gorputzean, identitatean, sexu-identitatean, bokaziozko identitatean, etab.
La adolescencia puede llegar a convertirse en una etapa estresante para los/as menores, el estrés se dispara ante los cambios que se producen: en las relaciones, corporalmente, en la identidad, en la identidad sexual, vocacional, etcétera.
2. Egungo balio-sistema
Baliteke jende askoren ustez eta, zehazki, gazteen ustez gizarte-estatus altua lortzea gauza ona izatea, baina nola? Dirua edukita, zeina jomuga ere bilakatu den jende askorentzat. Helduek, gainera, maiz hitz egiten dute zerbait egiteko izan nahiko luketen diruaz. Edo loteria primitiboan jokatu, astero, eta saria nola gastatu imajinatzen dute…
Egun, materialismoa adingabe askorentzat erreferente diren celebrity, abeslari, eliteko kirolari, influencer-en eta beste askoren inguruko balio gisa transmititzen da. Pertsona askok uste dute, gainera, arrakasta izateko, dirua izateaz gain, harengatik lehiatu behar dela eta horrek, ustez, identitate eta irudi positiboa erakusteko aukera ematen duela, bai eta bizimodu bilaka daitekeen beste gizarte-posizio bat ere.Instagram aztertzea bezalakorik ez dago hori guztia egiaztatzeko. Hala, eragin horien ondorioz, pertsona asko dirua lortzen saiatzen dira, segurtasuna eta ongizatea bermatu ahal izateko beharrezkoaz baino askoz harago. Ahalmen ekonomikoa izanda, jendeak sortutako gizarte-premiei erantzun diezaieke, eta, horrela, honako hauek eskuratzeko modua izan: moda, kultura, lekuak, esperientziak… Izan ere, ahalmen ekonomikorik gabe, ezingo lituzkete horiek guztiak esperimentatu.
Hortaz, nerabeek zertarako jokatzen duten ikuspegi horretatik ikusita, zentzuzkoa izan daiteke zenbait arazo ekonomiko konpontzeko sentitzea apustuek liluratuta. Gainera, gaur egun ez dagoenez etorkizunerako segurtasun ekonomiko handirik (lan bat bermatu, independentzia, etab), gazteak are zaurgarriagoak dira.
3. Normala delako
Apustuak dakartzaten zorizko jokoetan jokatzea aisialdiko jardunbide hedatua da helduen artean. Jokatzea normalizatuta dago nerabe eta adingabeen inguruan. Bai familian bai kuadrillan: larunbatetako loteria, Gabonetakoa eta igandeetako mus-partida, asteko Euromilioiak, ohiko apustua edo botetik sobera dagoen euroa txanpon-makinan sartzea eta abar. “Klasikoa”, alegia.
Batetik, joko-operadoreen aldetik jokook aisia-proposamen gisa normalizatu izanak kezkatu egiten ditu sektoreko profesionalak, bereziki, adingabeen artean haien irudi positiboa bultzatzen duelako. Hain zuzen ere, horrela sustatzen dute joko-operadoreek.
Kasu honetan, aditzera ematen da zorizko jokoetan jokatzea, ezinbestekoa izateaz gain, aisialdia betetzeko sozialki estimatu eta balioetsiriko aukera bakarra dela.
Bestetik, familia ikaskuntza-eredua da, eta nerabeek beren erreferenteek egiten dutena kopiatzen dute etxetik kanpo daudenean, imitatu egiten dituzte. Heldu batzuek jokatu egiten dute, eta beste batzuek etengabe izaten dituzte jokoaren gaineko elkarrizketak: “Suertatuko balitzait…”. Halaber, ikerketek berretsi dute modu problematikoan jokatzen duten edo joko-mota hauekiko arazoren bat garatzeko arriskuan dauden nerabeetako askok Zorizko Jokoaren Nahasmenduarekin loturiko arazoak dituzten senitartekoak dauzkatela, edo izan dituztela, hurbil.
Gainera, badirudi gazte batzuek “normaltzat” jotzen dutela benetan problematikoa den moduan jokatzea, edo, behintzat, arriskutsua izateko bidean dagoen moduan. Ondorioz, ezin dugu ahaztu zorizko joko eta kirol-apustuetan jokatzea normalizatzea motibazioa dela, berez, “denek egiten dutena”. Eta joko horiekin loturiko arazoak garatzeko adierazlea.
4. Motibazio sozialak
Orain arte, nerabeek mundua norberaren familiaren begietatik ezagutu dute, baina, nerabezaroan, beren nukleotik harago zer dagoen jakin nahi dute, independentzia handiagoa bilatzen dute, bai eta sentsazio berriak eta abarrak ere. Haurtzaroko gauzak ez bestelakoak bizi nahi dituzte, eta hori, berez, ez da negatiboa: kontzertuetara joan, boluntario jardun, kirol berriak probatu, pintura, dantza… Positiboa izan daiteke, eta zaletasun atseginak sorrarazi; edo haien osasun fisiko eta psikologikoa arriskuan eta jokoan jar dezake, hala nola alkohola eta tabakoa kontsumituz, zorizko joko eta kirol-apustuetan arituz…
Umezarotik nerabezarora igarotzean, zorizko jokoetan jokatzea ere independenteagoak izan daitezkeela eta familiarengandik –beren erreferenteak– bana daitezkeela esateko modu bat da. Bai eta helduagoa emateko modu bat ere, eta halakotzat joa izateko modua. Hala, joko-mota hauetan jokatzeko motiboetako bat beren kabuz molda daitezkeela adierazteko autobaieztapena izan daiteke. Urruntzeko modu bat da, eta etxean ezarritako mugei aurka eginez adierazten dute, halako jokoetan jokatzeko debekuei aurka eginez, adibidez.
Kaixo, kuadrilla! Nerabeentzat, lagun-taldea funtsezkoa da, hil ala biziko kontua. “Ezin dira lagunak gabe bizi”. Frogatuta dago emozioak, iritziak eta beste beren parekoekin partekatzen dituztenean estres gutxiago sumatzen dutela; ulertuak sentitzen dira, eta “defentsak lasaitzen dituzte”. Ez da gauza bera jokabide batez gurasoek edo konfiantzazko lagun batek ohartaraztea.
Zehazki, mutil nerabeentzat hauxe da nerabezaroan zorizko joko eta kirol-apustuetan jokatzeko motibaziorik ohikoenetakoa:
- Taldearen onarpena Portaera hori mutil izateak baldintzatzen du. Mutil nerabeek ulertzen dute, subjektiboki, lehiakortasun- eta lidergo-jarrerekin lotuta dagoen “maskulinitate” kanona bete behar dutela. Baina, egia esan, inoren balioespena izateko, ez dago zertan rol hori bete. Badirudi joko-mota hauetan aritzeak nerabeak batzen dituela, parekoen artean. Jokatzen ez badute, boterea galtzen dutela iruditzen zaie, “dagokiena egin behar dute”. Mutil nerabe batzuentzat hain da neketsua “mutilen gauzengatik” balioetsiak izan behar izatea, ezen kaltegarria bilakatzen den. Horrela gara ditzakete arrisku-jokabideak eta jo dezakete joko hauetara.
Hori guztia dela eta, zera galdetzen diogu geure buruari: maskulinitate tradizionalak kalte egin diezaieke? Egia da lehiakortasunak oinarri biologikoa duela pertsona guztiontzat, eta mutil nerabeek, zehazki, testosteronaren erabateko iraultza bizi dute, baina horrek ez du beren portaera erabakitzen.
Gainera, joko-mota honek sozializatzeko aukera ematen du, hala kuadrillan egiten delako nola lagunarte batean integratzeko balio dezakeelako. Sozializatzeko halako jokak hautatzea ez da kasualitatea, “gizonen jokoak” izatearekin lotuta dago. Adingabeentzat, pokerrean jardutea, apustu egitea, erruletan jokatzea… ongi pasatzeko modu bat da, beren rolari eta “hierarkia maskulinoari” dagokiena, ustez. Halako jokoen historiari edo publizitateari begiratu besterik ez dago: nor dira protagonistak?
- Neska nerabe batzuek presiopean jokatzen dute, beren taldean denek jokatzen dutelako. Zergatik?
Berdintasunaren irudikeria kontzeptuak (Amelia Varcárcelek sortua) azal dezake: oso hedatuta dago berdintasuna neska-mutilen artean benetakoa dela, eskubide berak ditugulako. Kasu honetan, joko-mota hauetan jokatu ahal izateari dagokionez, halere, adituak galdera hau egiten dio bere buruari: neska nerabeek mutilen parean jartzeko kontsumitzen dute? Bai. Ez dute kontsumitzen benetan motibatuta daudelako //berezko ezaugarrien benetakotasunari eutsita//.
Beste mendekotasun batzuetako (substantziak tartean dituztenak) kontsumo-kasuak aztertu dira neska nerabeen artean, eta ondorioa izan da beren taldean neska izateagatik lortu ezingo luketen estatusa, berdinen artekoa, kontsumoaren bidez lortzea dutela helburu. Gauza bera gerta liteke zorizko joko eta kirol-apustuekin?
5. Emozioei aurre egiteko
Nerabe baten irudi soziala, oro har, fase iragankorrean dagoen gaztearena da, non bere izateko modua ez duen zehaztuta eta, alderantziz, eraldaketak onartzen dituen eta aldaketa bete-betean dagoen, zirrara ugariko boladan. Nerabezaroa funtsezkotzat jotzen da heldutasun emozionalerako ikaskuntza-prozesuan.
Psikologia-azterlanek erakusten dute ohikoa dela mutil eta neska nerabeek zorizko jokoak ihesbide gisa erabiltzea. Era berean, badago datu nahikoa motibazio hori neska nerabeengan ohikoagoa dela berresteko.
Badirudi neskek zorizko jokoak eta kirol-apustuak emozioak kudeatzeko modu gisara erabiltzen dituztela, alegia, ondoezari aurre egiteko tresna gisara. Esan beharra dago Zorizko Jokoaren Nahasmendua duten mutil adindunek ere, mendekotasuna garatu ahala, nesken motibazio hori izaten dutela, zeinak, gainera, jokatzen jarraitzera bultzatzen duen.
Mutil nerabeen kasuan, joko-mota hauek zenbait kezkaz ahanzteko erabiltzen ituzte, “txipa aldatzeko”. Jokaldi edo apustu batean, segundo gutxi batzuetan, beste gauza batean pentsatzea eta emozio negatiboak aldatzea ere lortzen dute.
Eta zera pentsatuko dugu: “Ezinegon emozionala, ardurak… Ez al dira normalak neska eta mutil nerabeengan?”. Bai, hala da! Baina aipatu adituak emandako datuen arabera, substantzia tartean duten mendekotasunetan hasteko kezka, neskei ezinegon emozionala sorrarazten diena, familia-, bikote- eta lagun-harremanengatik arduratuta egotea da, besteak beste. Zaintzaren sinonimoa: antzinatik neskekin loturiko rola, harremanak babestea eta edozein zaintzaz arduratzea. Mutil nerabeen kezka, berriz, azterketekin larrituta egotea izaten da, adibidez, hala behar du eta! Beren adinaren araberako erantzukizunek dakartzaten zamak, besterik ez.
Horretan dautza neska eta mutil nerabeen arteko motibazio-desberdintasunak. Gainera, zorizko joko eta kirol-apustuekin loturiko arazoak garatu dituzten emakume helduen motibazioei buruzko ebidentzia nahikoa dago. Ikusten dugunez, zorizko jokoak jokoaren aurreko depresio-koadroekin borrokatzeko erabili dituzte; koadro horiek, normalean, seme-alabak edo adinekoak zaintzeko laguntza-sarerik ezak, karga mentalak, arazo ekonomikoek, erasoek, familia barruko indarkeria matxistak, abusuek eta beste hainbatek eragin dituzte. Neskak izateagatik dituzten arazoak.
6. Frustrazioari eta asperraldiari aurre egiteko
Gauza ez da soilik garuna nola dabilen, kontu psikologikoekin ere badu zerikusia: adingabeek nola jasaten dute asperraldia?
“Aspertuta nago! Aspertuta nago!”. Nerabeek erabiltzen dituzten bi hitz horiek kezka eragiten diote zenbait helduri. Asperraldiaz gozatzea aspaldiko ikaskuntza da. Ez dago modan, preseski, baina aspertzeko denbora errealik ere ez ohi dute izaten gauza asko eta azkar egin behar dituen gizarte honetan. Hala ere, aspertzea oso osasungarria da. Badakigu inguruneko estimulazioak eta asetasunak, eta jarduera-behar gero eta handiagoak, ez dutela aspertzeko biderik ematen. Bada, hori ere zorizko joko eta kirol-apustuetan jokatzeko motibazio bilakatu da. Nahiko normala da nerabe askok aspertzea ez onartzea eta, horregatik, frustratuta sentitzea. “Aspertuta nago, zer egin dezaket? Tira, partida bat”.
Nerabeentzat –eta zaharxeagoak direnentzat– alergeno bat bezalakoa da; eskuarki, ez dute jarduera onuragarri gisa bizi izaten. Aspertzea, ordea, ihes egiteko bide garrantzitsuenetakoa da; izan ere, edozein pertsonari, eta batik bat nerabeei, hausnartzeko, deskonektatzeko, sortzailea izateko eta beste hainbat gauzatarako aukera ematen die. Horregatik da garrantzitsua familiako esparru hori zaintzea, denbora-tarte horietan ez dezaten jatekora, alkoholaren kontsumora, bideojokoetara, apustuetara eta abarretara jo.
7. Faktore neuropsikologikoen bidez azaldua
1. Lehenengo eta behin, sari-sistemaz hitz egin behar da. Hala esaten zaio, neuropsikologian, portaera batek garunean plazera eragiten duenean aktibatzen den zirkuituari (ongizatea, gustua, dibertsioa, poztasuna eta abar; modu askotan izenda dezakegu, baina, azken batean, emozio positiboak gertatzen direnean).
Zirkuitu hori zorizko joko eta kirol-apustuetan jokatzean aktibatzen da. Orduan, dopamina ezaguna (zoriontasunaren neurohormona) agertzen da, zeinaren zeregina gure garunari honako hau esatea den:
- “Bai atsegina! Hau ongizate-sentsazioa!”. – Adingabeei jokatzea positiboa dela pentsarazten die; sentsazio ona sendotu egiten da.
- “Beste partida bat, beste bat!” – Berriro jokatzeko gogoa eragiten du.
Hala, modu sozialean jokatzea, beste faktore batzuen artean, konpultsio bilaka daiteke //zerbait egiteko bulkada sendoa//, mendekotasun, azken batean.
Ongizatea zenbait motibok eragin dezakete; nolanahi, saria edozein izanik ere, garunera “sistema aktibatu, dopamina areagotu” mezua iristen da.
Hona hemen adibide batzuk:
- Partida baten emaitza asmatzea
- Dirua irabaztea
- Pertsonak gozaraztea
- Bakarrik ez sentitzea
- Apustuak dakartzan ziurgabetasuna eta zirrara
Amaitzeko, sari-sistemak nola funtzionatzen duen hobeto ikusteko, jar dezagun adibide erraz hau: nork probatu du txokolatea estutasuneko arratsalde batean eta ez du errepikatu? Baten batek egin ez badu, bakarra izango da! “Gozoki batek edonor pozten du, ezta?”. Txokolatera jo gabe zorizko jokoetan jokatzeko jokabidea hartzen badugu, antzeko zerbait gerta liteke: “Arratsaldea erruletan jokatzen ematen dudanean bakardade-sentimenduak desagertu egiten badira, baliteke berriro apustu egitea”. Beharbada, horretarako aukera gutxiago egongo direla pentsatuko dugu, baina portaera horrek berdin erantzuten die asperraldiari, bakardadeari eta abarri. Horrela errepikatzen da bai txokolatea jateko bai joko-aretoetara joateko portaera.Beste jokaera batzuekin ere gauza bera gerta daiteke, hala nola erosiz, kirola eginez, sexuaz, janez edo drogak kontsumituz. Baina horiek beste gai batzuk dira.
2. Bigarrenik, gogorarazi behar da nerabezaroan, biologikoki, heltze-prozesuan daudela oraindik, garunaren garapena 21 urteren inguruan (edo geroago) amaitzen baita bai neskengan bai mutilengan. Vox populi ·//herriaren ahotsa// delakoaren arabera, neskak mutilak baino lehenago heltzen dira, baina, hala ere, subjektiboa da. Kontua da neskak lehenago helarazten direla (esaterako, etxeko erantzukizunei edo sexualitateri dagokionez), baina hau ere beste gai bat da.
Eta zer esan nahi du garunaren heltze-prozesuan egoteak? Nagusiki, oraindik ez direla helduak. Haugarunaren asaldura handiarekin lotuta dago, zeinak bulkadak ere erregulatzen dituen; horregatik erreakzionatzen dute azkarrago (lasai, uneren batean amaituko da etapa hau!). Une horretara arte, hormonak bete-betean ari dira lanean (ziur zuen seme-alabei zerbait nabaritu diezuela!), baina alderdi positiboak ere baditu. Totum revolutum honek azaltzen du zein azkar ikas dezaketen (ezagutzak xurgatzen dituzte!), arriskua zenbat atsegin duten eta askoren bereizgarria den bizitasuna (fisiologikoki, plazera eragiten dieten mugimenduak sentitzeko beharra garatzen dute), batzuek dantza eginez, adibidez, eta beste batzuek zorizko jokoetan jokatuz kanalizatzen dutena.
Ikus ditzagun, orain, inpultsibitatea eta arriskuarekiko zaletasuna, zein bere aldetik. Inpultsibitateakfuntsezko eginkizuna du Zorizko Jokoaren Nahasmenduan. 2013. urtera arte, profesionalentzako diagnosi-eskuliburuak bulkaden kontrolaren nahasmendutzat jotzen zuen, ez mendekotasuntzat. Inpultsibitateak zaurgarriagoak bilakatzen ditu nerabeak mendekotasunen aurrean, eta, zehazki, joko-mota hauen aurrean.Bulkada erreakzionatzeko modu azkarra da, jokatzea kaltegarria izan daitekeela eta epe ertain-luzera ekar ditzakeen ondorioak kontuan hartu gabe. Horra zergatik sentitzen diren garaiezin. Horrek ez du esan nahi ez dutenik garatu adimena (esan beharra dago prozesuan dagoela) edo logika; frogatuta dago nerabeak, familia aurrean dutela, gai direla portaera batzuek, besteak beste mintzagai ditugun jokoetan jokatzeak, dakartzaten onura eta arriskuen gainean arrazoitzeko. Hasi hizketan!
Arriskua, bestalde, motibazio indartsua da, neuropsikologiak azaltzen duena, zorizko jokoek eta kirol-apustuek nerabeentzat duten sariengatiko erakarpen-ahalmena agerian jarrita. Halako jokoetan jokatzeak ziurgabetasuna eragiten du –“Zer sari lor nezake?”–. Sariek eskuragarriak diruditenez, adingabe batzuek modu arriskutsuan jokatzen dute. Ezagun dugu, ezta? Horrexegatik “kontrolpean daukat” ospetsua.
3. Azkenik, errepikatu beharra dago zorizko joko eta kirol-apustuei dagokienez nerabeen ezaugarriak azaltzen dituzten azterlanak urriak direla. Baina jakin badakigu nerabezaroan inpultsibitate afektiboak bai neskengan bai mutilengan eragiten duela. Zeharkako ezaugarria da. Hizkera arruntean, “subidoia” entzun dezakegu presazko jokatzeko moduaz, norberaren emozio positibo edo negatiboak sustatzeko baliatzen denaz, mintzatzeko.
8. Zorizko jokoen eta kirol-apustuen gaineko uste ustelak
Uste ustel anitz dago joko-mota hauen gainean, eta, ondorioz, mito faltsuak ere bai. Esate baterako, “Oraingoan bai, irabaziko dut!” sinestea loteria-txartel bat haren zenbakiak data zehatz batekin bat datozelako hautatu denean. Baina hori ez dator bat errealitatearekin, inondik inora: pentsamenduaren lasterbide direlakoetatik abiatuta sortzen diren pentsamenduen ondorioz uste da hori. Psikologian, zenbait eratan nominalizatzen da: isuri kognitiboak edo pentsamenduaren erroreak. Guztiok erabiltzen ditugu nolabaiteko lasterbideak gertakarien arteko lotura baloratzeko. Informazioaren interpretazio automatiko eta okerra da, eta pentsatzeko, errealitatea baloratzeko eta ondorioak ateratzeko moduan eragiten du. Interpretazio azkarra da, hausnarketarik eta argudiaketa logikorik gabea. Horren adibide bat berrespen-isuria da: zure iritziarekin bat datorren hori interpretatzeko, bilatzeko eta arreta horretan ardazteko joera, gainerakoa baztertuta.
Isuriek joko-mota hauetan nola eragiten duten pentsatzen jarrita, esan dezakegu joko-mota hau, oro har, era desitxuratuan ulertzea dakarrela. Funtsezkoak dira. Gaiaren inguruko sentsibilizazio urriarekin eta jokoen bereizgarria den ausazkotasunarekin batera, Zorizko Jokoaren Nahasmendurako bide ematen dute, nabarmenki. Nagusiki, sariak ausaz irabazteko aukera gutxi dagoelako, eta, beraz, jokatzea bera sendotuko duten pentsamendu irrazional batzuk garatu behar dira, sariak eskuratzeko benetan dauden probabilitateak baino gehiago daudela uste izateko. Pertsona oro bultzatzen dute erabakiak modu arriskutsuan hartzera, eta, zehazki, nerabeak; izan ere, dakigun bezala, zaurgarriagoak dira joko-mota honen eraginpean erortzeko garaian.
JOLASTU ALA JOKATU · JUEGA O APUESTA sortu dugunon aburuz, informazio hau lagungarria izan dakizueke seme-alabekin zorizko joko eta kirol-apustuei dagokien errealitateari buruzko pentsamendu kritikoa elkarrekin arrazoitzeko eta garatzeko. Gainera, “familia” erlaitzean, baliabide batzuek dituzue.
Ondorioz, mendekotasuna garatu duten pertsonek saria irabazteko ilusioari –eta ez hainbeste errealitateari– dagozkion pentsamenduaren lasterbide gehiago erabili ohi dituzte. Beraz, hobe da prebenitzea, sendatzea baino, eta, neurri batean pentsamenduaren lasterbideen eraginez, jokatzera nola iristen den jakitea.
- Jokalariaren falazia: zortea zure alde izango duzulako ustea da, besterik gabe “garaia delako”. Zoriak saria irabazteko nahi dugun norabidea hartuko balu bezala, baina errealitatea da gertaera horiek ezustekoak direla. Esaterako, partida batean dadoa botatzea eta aurreko zenbakia berriro ez ateratzea nahi izatea, baina berdin-berdin atera daiteke.
- Gutxigatik galtzea: aurreko apustuan irabaztetik hurbil egoteagatik hurrengoan irabazteko aukera gehiago dagoela uste izatea da. Esate baterako, loterian txartel batek zenbaki batengatik ez duenean eskuratu saririk.
- Kontrolaren ilusioa da jokaldiaren emaitza jokalariaren erabakien edo estrategien araberakoa dela uste izatea, eta ez zortearen edo zoriaren araberakoa.
- Trebetasunak izatea jokoaren emaitzak iragartzeko modu bat dela uste izatea.
- Pentsamendu magikoaren bidez, jendeak uste izaten du data jakin batzuk erabiltzeak zortea dakarrela eta, horregatik, irabazteko aukera gehiago dagoela. Adibidez: 6 zenbakiarekin apustu egitea, norbaiten urtebetetze-eguna delako; ezkontza-egunarekin bat datozen sei zenbaki hautatzea, etab.
- Zorte oneko boladan gaudela pentsatzea zenbait partida edo apustu irabazi osteko isuria da, uste baita zortearen zortez hurrengoan ere lortuko dela.
- Maiztasun absolutuei erreparatuta, zorizko jokoen eta kirol-apustuen bidez lortutako irabaziak bakarrik hartzen dira kontuan, galerak alde batera utzita. Hau da, pertsona batek bere bizitzan guztira 20 apustu egin baditu, esaterako, saritutako 4 apustuetan eskuratu dituen irabaziak hartuko ditu kontuan, 16 galdu dituela aintzat hartu gabe. Pentsamendu mota-honek irabazietan jartzen du arreta, aipatu kasuan 40 €-ko irabazian, eta galerak ezkutatzen ditu, 100 €-koa kasu honetan. Ez da kontuan hartzen 20 apustuetan inbertitutako dirua, guztira, 140 € izan direla.
Beste adibide bat online kirol-apustuetan topa dezakegu: apustu-etxearen esanetan, guztira 22’50 € irabaz ditzakezu, baina kopuru horri jada gastatutako 10 €-ak kendu beharko litzaizkioke. Alta, maiztasun absolutuei begira dauden pertsonek hori ez dute kontuan hartzen, eta benetako irabazia (12’50 €) baino handiagoa ospatzen dute. Maiztasun absolutuei erreparatuz, pertsona joko-mota hauetan trebea delako ideia sendotzen da.
- Superstizioek edo irudimenezko korrelazioak jokoa gertakari batekin lotzeagatik irabazteko aukera gehiago daudela pentsarazten duten pentsamenduei egiten diete erreferentzia: arropa jakin bat sari batekin lotzea.
- Makinaren pertsonifikazioa da makinak ezaugarriak, asmoak, sentimenduak eta abarrak dituela uste izatea. Makinak jokalaria saritzeko edo engainatzeko gaitasuna izango balu bezala. Makinari zerbait eskatzeko edo aurpegiratzeko hitz egin dakioke, besteak beste. Pentsamendu-mota hau ohikoagoa da Zorizko Jokoaren Nahasmenduarekin loturiko arazoak dituzten pertsonengan, emozionalki inplikatuta noraino dauden adierazten baitu.
- Berrespen-isuria: jokoa baliozkotzeko arrazoiak bilatzea Esaterako, 2 zenbakiaren aldeko apustua egitea, eta nahiz eta bola 4 zenbakian geratu, zuzen dagoela pentsatzea, zenbaki bikoitia delako.
9. Publizitatearen eragina
Imajina dezakegunez, publizitateak, berez, joko-mota hauetan jokatzera bultzatzen gaitu. Jokatzeko nahia dakar, izan ere, sustapenek jokoaren gaineko pentsamenduak sortzen dituzte. Publizitatea enpresei beren produktuak sustatzeko aukera ematen dien mekanismoa da; horretarako, hainbat pizgarri baliatzen ditu, eta etorkizuneko bezeroak horiekin identifikatuta senti daitezke.
Zorizko joko eta kirol-apustuei buruzko publizitatea jomugan egon da, eta dago. Erasotzailea eta inbaditzailea da. Ordu oro ikusten zen hedabideetan, informazio-kanaletan, web-plataformetan, kirol-ekitaldietan, etab.
“Nafarroako gazteengan zabaldutako zorizko jokoen errealitatea ezagutzen” azterlanak (2021) familien, gazteen eta sektoreko profesionalen iritzia erakusten du. Denek diote oso argi legezko arauketa zergatik zen, eta den, beharrezkoa:
Familiei iragarkien etengabeko bonbardaketak gaitzespena eragiten die, eta joko-mota hauen sustapena murriztu egin behar dela uste dute, tabakoarena edo alkoholarena bezala. Haien iritziz, adingabeak ongietorri-bonuen eta kirol-munduko idoloen eta pertsonaia ospetsuen, identifikatuta sentitzea eragiten dieten horien, irudiaren bidez bultzatzen dira jokatzera: Carlos Sobera, Maldini, Coronado, Cristiano Ronaldo edo Nadal, Jorge Javier Vázquez eta Belén Esteban… Horrez gain, profesionalek diote publizitatea orain arte arautu ez den eta jokatzea normalizatu duen kausa larrienetakoa dela.
Gazte batzuen iritzia ez da batere sendoa publizitatea ezabatzeari dagokionez. Batzuetan, haien inguruneko balio-sistemak aukera ematen du, bestelako hausnarketarik egin gabe, kirolari ospetsuek apustu-etxeen edo zorizko jokoen publizitatea egiteko. Pizgarriek/bonuek ez dietela eragiten uste arren, neurri batean ados daude familiekin eta profesionalekin. Gainera, publizitatearen arauketak protagonistei ekonomikoki eragingo liekeelakoan daude (dirua beharko balute bezala).
Zer dira bonu famatuak? Online jokoaren modalitatean eskaintzen den doako dirua dela esan dezakegu. Jokalariak erakartzeko edo haiei eusteko baldintza engainagarrien eragingarria da. 2021eko abuztuan abian jarritako Lege Dekretuak (958/2020) arautzen ditu.
- Ongietorri-bonuak joko-operadore batek bere orrialdeetan jokatzen hasteagatik “oparitzen” dituen diru-kopurua edo doako jokaldiak dira. Izenak berak adierazten duenez, web-orriaren erabiltzaile berriei ongietorria egiteko modua da.
- Karga-bonuak gordailu osoa, alegia, apustu egiteko diru guztia gastatu duten bezeroekin erabiltzen dira. Etxeak diru-itxurako bonu batekin laguntzen du; diru hori eskudiru bilakatzen da, baldin eta beste inbertsio bat egiten bada. Jokatzen jarraitzera bultzatzen duen amarrua.
- Gordailu-bonuak bezero berriei ematen zaizkie, apustu egiteko. Galduz gero itzultzen den diru-kopuru txikia da (zuzenean kontura). Hau da, lehen apustua etxearen kontura da, jokalariak ondoren bertan gera daitezen.
- Bonu bereziak Gabonetan eskaintzen dira, kasinoen erabiltzaileek inbertitzen jarrai dezaten.
- VIP (Very Important Person) bonuak bezero leialentzat dira; online kasinoak adimen artifizialaren bidez ezagutzen ditu, eta puntu bidez saritzen; puntuok apustuen truke erabil daitezke.
Jokoaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusia lanean ari da, era berean, joko arduratsuan oinarrituriko etorkizuna izateko; horretarako, publizitatea arautu nahi da, adingabeak eta zorizko jokoen eraginpean dauden pertsonak babesteko. Badago Joko-operadoreen jokabidearen kodea, eta enpresa askok harekin bat egin dute. Norbanako gisa, bestalde, iragarki batek adostutako printzipioak urratzen dituela erreklama dezakegu, eta Autokontrolaren Publizitateak berrikusi egingo du (erreklamazioei buruzko informazio gehiago jasotzeko).
Era berean, kontsulta ditzakezue publizitatearen azken arauketak ekarri dituen aldaketa zehatzak: 958/2020 Lege Dekretua.
Zorizko joko eta kirol-apustuen publizitatearen orain arteko arauketa eskasa izan dela esan dezakegu.Baina aldatzen hasia da: “Agur esango diegu famatuei! Eta ongi etorri adingabeen babesari!”.
Joko Jardueren Komunikazio Komertzialei buruzko azaroaren 3ko 958/2020 Dekretua 2021eko abuztuaren 30ean sartu zen indarrean, eta honako hau dakar:
- Joko-operadoreek ezingo dute kirol-ekipamenduetan publizitaterik egin, ez eta taldeen, estadioen eta kirol-txapelketen izenetan ere.
- Internet, sare sozial, web, posta elektroniko eta posta arruntaren bidez publizitatea egin ahal izateko, erabiltzaileak horretarako baimena eman beharko du.
- Zorizko joko eta kirol-apustuen enpresen erakartze-eskaintzak/-bonuak erregistratutako pertsonei baino ez zaizkie erakutsiko. Eta debekatuta dago adimen artifizialaren teknologiaren bidez Zorizko Jokoaren Nahasmenduarekin bateragarriak diren portaerak dituztela antzemandako pertsonei eskura jartzea.
- Irratian eta telebistan, goizaldean (01:00etatik 05:00etara) baino ezingo dira eman apustu-etxe eta zorizko jokoen inguruko iragarkiak.
- Gurasoen kontrola izango da publizitatea kontrolatzeko, iragarkiak blokeatzeko. Joko-operadoreek debekatuta dute adingabeei zuzentzea.
- Jokoen gaineko publizitatea ezin da famatuen irudiaren bidez egin, ez eta haien simulazioaren bidez ere.
- Publizitateak ezin du aditzera eman, bestalde, joko mota-hauen emaitzak jokalarien trebetasunean oinarritzen direla, ezta jokoaren inplikazioak nahastean, besteak beste, zorian oinarritutako joko-mota hauen izaera desitxuratzen laguntzen duelako. Alta, sustapen-mota hauek eragiten dituzten isuri kognitiboek emaitzak aurreikusteko eta manipulatzeko modukoak direlako uste okerra sorrarazten dute.
Esan beharra dago andrazkoak merkatu-nitxo berria bilakatu direla zorizko joko eta kirol-apustuetarako.Izan ere, gizonek jokatzea barneratuta dago. Funtsezko adibide bat Belén Estebanen iragarkia dugu. Guztiok dakigun bezala, Espainian emakume asko pertsonaia publiko horrekin identifikatzen dira. Hori dela eta, publizitateak “Hark jokatzen badu, nik zergatik ez?” pentsatzera eramaten gaitu, edo “Neuk ere irabazten saiatu nahi dut, ea zortea dudan”. Jokatzea emakumeen jarduera gisa ikusi ahala, gero eta neska gazte gehiago hasi dira jokatzen.
ZERGATIK ETA ZERTARAKO JOKATZEN DUTE?
Autoebaluazio galdetegia
AUTOEBALUAZIOARI
ZERGATIK ETA ZERTARAKO JOKATZEN DUTE?
Galdera
Zure erantzuna
Erantzun zuzen
Zure erantzunak