Nola jolas soziala eboluzionatu eta gatazkatsua izan daitekeen
Nerabezaroan zorizko jokoetan aldian behin jokatzeak arazoa ekar dezake, edo ez. Nahiz eta pertsona batzuek bizitza osoan arriskurik gabe jokatu, posible da, era berean, bizitzan beste modu batean jokatzea, estres-egoeretan gehiago egitea, esaterako. Hori dela eta, baliteke sasoi batzuetan jokoa biziagoa izatea eta, ondorioz, bizitzako zenbait arlo kaltetzea. Edo baliteke bolada batzuetan ez jokatzea, abstinentzia kontrolatu eta mantendu nahi delako. Ohikoa izaten da, gainera, denboraldi batzuetan ez jokatzea, mendekotasuna motu proprio eta laguntza espezializaturik gabe uzteko ahalegina egiten denean, eta gero berriz jokoan erorita sasoi hau biziagoa izatea.
Nesken artean, arazoa mutilengan baino adin aurreratuagoetan hasi ohi da; izan ere, bilakaera geldoagoa, maltzurragoa eta isilagoa izaten da, tradizioz “neska izan eta arazorik ez eragiteari” dagokion moduan; mutil nerabeekin kontrakoa gertatzen da, azkarragoa eta deigarriagoa izaten da.
Joko soziala, jokoek gure bizitzan betetzen duten lekuaren ikuspegitik, aurrera egin eta problematikoa izan daitekeenez, gertatzen denari izena jartzeko zenbait zantzu eman diezazkiguke. Haurtzaroan, jolasak aisiaren parte dira; dibertigarriak dira, eta balioak, ikaskuntza edota harremanak garatzen laguntzen dute. Hala ere, nerabezaroan, jolasteari utzi, eta jokatzen has gaitezke, eta entretenimendua izan beharrean konpultsio bilakatu, baldin eta zenbait aldagai baditu, hala nola zoria, lehiaketa eta sari ekonomikoak. Nerabe batzuentzat, dirua irabazteko modu ere bilaka daitezke.Halakoetan, jokatzea jada ez da atsegina.
Nerabezaroan –eta helduaroan–, zoria eta ziurgabetasuna jokoan daudenean, nolabaiteko ilusioa eragiten dute: Zer etorriko da gero, sari bat? Jakina, funtsezko zeregina du, eta arriskuak erakartzen ditu. Joko azkarrak eta errazak dira, eta badirudi haien emaitzak kontrolatu egin daitezkeela; horrenbestez, nahiko erraza da jokoarekiko berarekiko interesa galtzea eta sariak eta ordainsariak zorizko jokoen erakargarritasun nagusia bilakatzea (saria lortzen duzu jokatzeagatik!). Gainera, imajina dezakezunez, badaude beste ordainsari-mota batzuk ere, hala nola emozionalak edo sozialak.
Hala, ia edozein pertsonari ahantzaraz diezaioke alderdi ludikoa, are gehiago nerabeei: ongi pasatzea, lagunekin edo familiarekin egotea eta abar. Adibide bat? Familia-bilerak, non, partidan izaten diren ohiko lehiak ekiditearren, txitxirioak jokatzen diren, dirua jokatu beharrean.
Diruari dagokionez, zeregin esanguratsua du arazoa detektatzeko orduan. Zorrek eta mikrokredituek zerbait gertatzen dela ohartarazten dituzte familiak. Baina kontuan eduki behar da zorrik izan gabe ere modu problematikoan joka daitekeela, egoera ezegonkorra gara daitekeela eta objektu txikiak lapurtzera edo saltzera ere irits daitekeela batzuetan.
Interesguneetan izaten den aldaketa, normalean, arlo ekonomikoan ikusten da, eta, ikuspegi hori aintzat hartuta, hiru fase bereizten dira:
Irabazi ekonomikoaren fasea → |
Joko soziala eta/edo ohikoa. Dirua irabazteko helburua. |
Suspertze ekonomikoaren fasea → |
Ohiko jokoa/problematikoa. Inbertitutako dirua berreskuratzeko jokatzea. |
Etsipen ekonomikoaren fasea → |
Etsita jokatzea, zorrak ordaintzeko edo jokoa finantzatzen jarraitzeko. |
Azkenik, aipatu iturrien arabera, jokoak neskengan eta mutilengan zer ezaugarri dituen bereiz aztertuz gero, ikusiko dugu mutilek, hasiera batean, neskek baino askoz ere diru gehiago inbertitzen dutela apustuetan, eta, epe ertain-luzera, inbertsio horrek behera egiten duela. Neskek, aldiz, askoz ere diru-kopuru txikiagoa jokatzen dute, eta, sozialki pentsatuko genukeenaz aparte, aurrerago kopuru hori hirukoiztera iritsiko dira, alegia, mutilen hasierako inbertsioa baino askoz ere handiagoa izango da.
NOIZ JOLASTEA ARAZO BAT DA?
Autoebaluazio galdetegia
AUTOEBALUAZIOARI
NOIZ JOLASTEA ARAZO BAT DA?
Galdera
Zure erantzuna
Erantzun zuzen
Zure erantzunak