Familiarentzat itogarria da zorizko jokoekin eta/edo kirol-apustuekin loturiko arazoa dagoelako susmoa izatea eta zer gertatzen ari den ulertzen laguntzeko informazioa bilatzea…
Kasu honetan, jokatzea ohitura bilakatu da, normalizatu egin da. Horrenbestez, jokatzeko ohitura duten pertsonak arrisku-egoeran daude. Zergatik?…
Azken urteotan, joko-arazoak dituzten nerabeak aurkitu ditugu. Joko soziala Zorizko Jokoaren Nahasmenduaren adar armatua bilakatu da…
Joko Soziala
Abiapuntua
Familiarentzat itogarria da zorizko jokoekin eta/edo kirol-apustuekin loturiko arazoa dagoelako susmoa izatea eta zer gertatzen ari den ulertzen laguntzeko informazioa bilatzea. Jakina, ezin dugu dena jakin, eskerrak! Beraz, baliteke Googlen “Ludopatia zer da?” edo “Nola jakin nire semeak edo alabak jokoarekin arazorik duen?” bilatu ondoren heldu izana honaino. Edo, beharbada, gaiaz informatu nahi duzuelako baino ez, kezkatzen zaituelako, benetako informazioarekin sentsibilizatzeko. Bi gauza horiek garrantzitsuak dira zuon familientzat, prebenitzeko eta konpontzeko informatzea.
Zorizko joko eta kirol-apustuetan jokatzeko zer modu dauden ezagutzea ezinbestekoa da. Nerabeentzat, jokoa problematikoa izan daiteke, nahiz eta Zorizko Jokoaren Nahasmendua ez garatu, alegia, ludopatia.
Oro har, joko sozialaren irudiak ez du kaltegarria noiz den antzemateko aukerarik ematen. Ez da eskura egoten, adingabeen kasuan, jokoa arazo bilakatu den edo arrisku-egoeran dauden sumatzeko adina informazio.
Ikus dezagun zorizko joko eta kirol-apustuetan jokatzeko modu bakoitza!
JOKORIZ EZA |
JOKO SOZIALA |
OHIKO JOKOAZenbait ondorio |
JOKO PROBLEMATIKOA↓ZORIZKO JOKOAREN NAHASMENDUASintoma guztiak edo ia guztiak urtebetez baino gehiagoz |
Zer da?
Jokatzeko modu honen bereizgarria da, hein handi batean, lagunduta eta noizean behin jokatzen dela.Entretenitzeko modu bategatik ordaintzen da, jokatzeko esperientziagatik beragatik. Gainera, jokatzeko modu honetan ez da galtzen jokoagatiko interesa bere horretan; ongi pasatzeko jokatzen da, eta sozializatzeko modu bat da. Jokalarien ongizatea ez da apustuen araberakoa, ez du eraginik haiengan. Joko sozialaren motibazioetako bat ez da, esaterako, dirua irabaztea, eta galerak jokoaren alderditzat jotzen dira. Bestalde, ez da beste jarduera batzuetarako edo ezinbesteko gauzetarako gordetako dirua jokatzen.
Joko soziala aisia igarotzeko modutzat jotzen da, beste modu batzuen artean; era berean, egon badago nerabeak zorizko joko eta kirol-apustuekin loturiko arazo bat garatzeko arriskuan egoteko aukera. Geure buruari honako hau galdetzea da gakoa: jokatzeak arriskuak dakarzkio nerabeari? Zer harreman du zorizko jokoekin? Aisia igarotzeko modu bat da?
Jokatzeak, nolanahi ere, arriskuan jartzen ditu nerabeak; etapa horretan joko-mota hauen eraginpean egoteak, zehazki, jokatzera bultzatzen du, “Zergatik eta zertarako jokatzen dute nerabeek zorizko joko eta kirol-apustuetan?” atalean ikusi dugunez.
Joko soziala problematikoa bilaka daiteke edozein pertsonarentzat, eta, zehazki, nerabeentzat. Beraz, argitzeko, jarraian joko soziala definitzen duten ezaugarriak ditugu. Ezaugarriok kontuan izan behar dira, modu horri ez dagokion edozein modu problematikoa baita nerabezaroan.
Joko soziala
|
Problematikoa izan daiteke
|
---|---|
|
|
-
Gastatutako diru-kopurua ez da zorizko jokoekiko arazoaren adierazle, berez: hilean behin diru-kopuru handia jokatzea baliteke kaltegarria ez izatea. Kopuru txikiak sarri jokatzea, ordea, bai.
Ohiko Jokoa
Zer da?
Kasu honetan, jokatzea ohitura bilakatu da, normalizatu egin da. Horrenbestez, jokatzeko ohitura duten pertsonak arrisku-egoeran daude. Zergatik? Kontuan izan behar da mendekotasuna sortzeko gaitasuna duten jokoakdirela; beraz, nerabeak joko-mota hauen eraginpean egotea arriskutsua da, oso zaurgarriak direlako.
Apustu egiteak, esaterako, nolabaiteko maiztasunez errepikatzen bada, in crescendo, joko problematikoarekin bateragarriak diren hainbat sintoma psikologiko agertzeko aukera dakar berarekin, nahiz eta azkenean ez bilakatu problematikoa. Zenbait ondorio negatibo sistematizatu egiten dira. Zalantzarik gabe, modu honetan jokatzeak jokoaren gaineko kontrola galtzen laguntzen du, eta, ondorioz, aukera gehiago dago zorizko jokoekiko mendekotasun handiagoa garatzeko. Hurbil dago, joko problematikoa bihur daiteke.
Ondorioen artean, hauek ager daitezke, besteren artean: aldaketak aldartean, ongizatean eragina izatea, antsietate- edo sumindura-sintomak jokorik ez dagoenean, jokatzeko portaeraren gaineko nolabaiteko kontrolik eza, inbertitutako dirua berreskuratzeko beharra, jokoa etengabe izatea buruan, gezurrak esatea edo jokoa ezkutatzea, etab.
Zorizko Jokoaren Nahasmendua
Zer da?
Azken urteotan, joko-arazoak dituzten nerabeak aurkitu ditugu. Joko soziala Zorizko Jokoaren Nahasmenduaren adar armatua bilakatu da. JOLASTU ALA JOKATU · JUEGA O APUESTA programaren sustatzaileok nahasmendua hurbiletik ezagut dezazuen nahi genuke; izan ere, arazoari izena jarrita, nerabeek “marra gorria zeharkatzea” ekiditen da.
- Zer da Zorizko Jokoaren Nahasmendua? Tradizioz, ludopatia esan izan zaio. Jatorri etimologikoari dagokionez, latineko “ludos” (joko) eta grekoko “patia” (gaitza) hitzetatik dator. Badirudi, interpretazio horren arabera, zorizko jokoek aspalditik dakartzatela zenbait arazo… Nahasmendua agertzeko zenbait modu daude, sintomen arabera. Larria, sintoma (ia) guztiak (aurrerago ageri dira) izanez gero; neurrizkoa, haietako nahikotxo izanez gero; eta arina, 2 edo 3 banaka izanez gero.
Mendekotasuna da? Bai. Jokabidezko mendekotasuna; jokatzeak mendekotasuna sor dezake. Konpultsioz jokatzen da. Eta hala tratatzen da, alkoholismoa edo drogazaletasuna bezalaxe.
- Noiz hasiko gara Zorizko Jokoaren Nahasmenduaz hitz egiten? Nolanahi ere, sintomak ageri badira, Zorizko Jokoaren Nahasmenduaz hausnartzen has gaitezke. Arazoa ez bada 12 hilabetez baino gehiagoz luzatzen, arina dela esango dugu, eta baliteke arrisku-egoeran egotea. Neurrizkoa edo larria izango da urtebetez baino gehiagoz luzatzen denean, edo boladaka dagoenean (“joan-etorriak”).
- Nola ageri da? Gaixotasun honek kalte esanguratsua dakar guztion egunerokotasun eta ongizatean, zentzu guztietan:ekonomikoki, zorrak edo ezegonkortasuna; familiari dagokionez, tentsioa eta kalteak harremanetan; ikasketa- eta lan-arloan, errendimendu eskasagoa, absentismoa, aukera-galera; sozialki, isolamendua; eta, psikologikoki, antsietatea, sumina, beldurra, kulpa eta beste hainbat sintoma.
- Laguntza espezializatua eskatu behar da? Informazio hau helduentzako informazio- eta orientazio-tresna gisa ematen da. Mendekotasuna dakarren nahasmendu honi izena jartzea konplexua da, eta horrexegatik daude jokabidezko mendekotasunetan eta, zehazki, Zorizko Jokoaren Nahasmenduan espezializatutako profesionalak.
Joko problematikoa: Zorizko Jokoaren Nahasmenduaren ataria
Joko problematikoa bereziki interesgarria da nerabezaroan; izan ere, batzuetan, normaltzat jotzen da horrela jokatzea, baina, benetan, kaltegarria da. Ez dira Zorizko Jokoaren Nahasmenduaren sintoma guztiak izan behar.Gainera, nerabezaroan, joko problematikoari dagozkion sintomak azalduko dira, ziurrenik.
Zer da joko problematikoa? Esan genezake nahasmendua azaltzeko neurrizko modua izendatzen dugula horrela.Jokatzeko modu nahiko bakartia da, baina, tarteka, lagunartean ere jokatzen da. Nolabaiteko maiztasunez jokatzen da, eta, beraz, jokatzean sortzen diren ondorio negatiboak ia egunero ageri dira.
Zer sintoma ditu? Ez dira jarraian agertuko diren sintoma guztiak izaten, baina bai nahikotxo. Hori bai, jokoarekiko arazoa urtebetez baino gehiagoz luzatu ez arren, joko problematikoaz hitz egiten has gaitezke. Orduan, izugarrizko erreakzio emozionalak garatzen dira, gezurra ere esaten da jokoa ezkutatzeko, burua jokaldiekin pentsatzen betetzen da, etab. Gainera, bakartu ere bakartzen dira. Alegia, egoera horretan, egoeraren gaineko kontrola galduta dute dagoeneko. Ez da jokatzeko modu etsigarria, baina inbertitutako dirua berreskuratzeko ahalegina egiten da. Sintoma hauek erne jarri behar dituzte familiak, eta, esaterako, kalamuaren kontsumoaren ondorioz pentsamena moteltzea bezain larritzat jo behar dira.
Erraza da detektatzea? Joko problematikoaren aztarna ez da hain agerikoa. Haren ebidentziak ez dira hain nabarmenak, tartean substantziaren bat duten mendekotasunetan ez bezala (alkohola, kalamua…); horien kontsumoaren ondorioak begien bistakoak dira (mozkorkeria, koordinazioaren eta mugimendu-trebetasunen murrizketa, logura, pentsamena moteltzea, nahasmendu psikologikoak, etab.). Batez ere, online modalitatean dira ezkutuagoak, isilagoa baita, detektatzeko zailagoa. Honelako usteak izaten dira: “Bueno, hilabete batzuk besterik ez darama jokatzen, hori dagokio bere adinean”, “Geuk ere antzekoak egin genituen adin horretan”, “Oraindik gaztea da, helduko da”.
Zorizko Jokoaren Nahasmenduan, sintoma hauek ageri dira, eta kaltea handia da. Nabarmendu behar da bi edo hiru sintoma banaka dituzten nerabeen kasuan balitekeela ohiko joko arinarekin bat etortzea, kontuan hartuta arrisku-egoera baten zantzua dela. (Ia) sintoma guztiak ageri direnean, nahasmenduaren modurik larrienaz ari gara, eta, sintoma nahiko ageri badira, berriz, joko problematikoaz (neurrizkoa). |
- Jokatzea hasieran bezain erakargarria izateko, gero eta sarriago jokatu ohi da, eta gero eta diru gehiago inbertitzen da.
- Jokatzeko ezintasunak eragindako erantzun emozionalak aldaketak sortzen ditu aldartean: urduritasuna, suminkortasuna, etab.
- Helburua jokoa kontrolatzea da, zenbait eratan: bertan behera uztea, kontrolatzea, gutxiago jokatzea, etab.
- Jokoarekin etengabe pentsatzen da: jokaldiak planifikatu edo aurrekoak gogora ekartzen dira, jokatzeko edo finantzatzeko (objektuak saldu/lapurtu) estrategia berriak garatzen dira, informazioa kontsultatzen da, etab.
- Jokatzea emozioak kudeatzeko modu bat da: ohikoa da emozio negatiboak sentitzean jokatzea, besteak beste kulpa, antsietatea, depresioa edo babesgabetasuna sentitzean.
- Egindako inbertsioen ondoriozko galera ekonomikoak berreskuratzeko ahalegina egiten da.
- Jokoa ezkutatu egiten da, edo, ezkutuan gordetzeko, gezurra esaten da. Beste modu bat ebidentziak (txartelak, joko-aretoetarako bisitak, etab.) ukatzea da.
- Aldaketak gertatzen dira bizitzako zenbait arlotan: jokoaren ondorioz, harremanak senitartekoekin eta lagunekin ez dira berdinak. Lan- eta ikasketa-arloko errendimendua eskastu egiten da, edo ez da lanera edo eskolara agertzen. Edo aisiarekiko inplikazioa aldatu egiten da.
- Zorrik duen edo, jokoa finantzatu ahal izateko, beste pertsona batzuen diruaz balia daitekeela uste duen.
Ondorioak
Mendekotasunaren ondorioak zein diren argitzeko, bideo eta adibide hauek ikustea proposatzen dizuegu.Gaixotasuna garatu duten pertsonen errealitatea ezagutzeko modu errazago eta dinamikoagoa da:
“Zer ordutan joan behar dut apustu egitera? Orain, partida dut; eta, ondoren, boxeoa”
“Egin beharrekoa egiteari jokatzeagatik utzi nionean, arazoa nuela jakin nuen”
“Gosaritako bueltekin apustu egiteari utzi, eta neukana makinetan gastatzen hasi nintzenean, ordurako banuen arazoa, gastatzen nuena kontrolatzeko ezgai nintzelako”
“Apustuak errealitatetik urruntzeko erabili nituen. Nire arazoak alde batera uzteko, baina baita gauza garrantzitsuak ere aldi berean”
“Dirua uzteko eskatzen baduzu edo daukazuna baino gehiago gastatzen baduzu, irabaziko duzula ziur zaudelako da. Eta hori ez da normala. Nola pentsa dezakezu irabaziko duzula, dirua uzteko eskatzen ari bazara? Kontraesankorra da diruz larri ibiltzea eta orain irabaztea tokatzen zaizula pentsatzea”
“Jokatuz irabazten duzuna jakin dezakete, baina galtzen duzuna esaten ez baduzu. Hor, arazoa dago”
NOIZ JOLASTEA ARAZO BAT DA?
Autoebaluazio galdetegia
AUTOEBALUAZIOARI
NOIZ JOLASTEA ARAZO BAT DA?
Galdera
Zure erantzuna
Erantzun zuzen
Zure erantzunak